OHIKO BATZAR OROKERRERAKO DEIALDIA

MURGIAKO VIRGEN DE ORO IKASTETXE PUBLIKOKO IKASLEEN GURASO-ELKARTEA


Murgian, 2020ko irailaren16an.

Familia agurgarriak,
Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egiten dizuegu. Batzarra izango da:

Irailaren 23an, asteazkena, lehenengo deialdia 15:30etan izango da eta bigarren deialdia 18:00etan. Zuiako  udalan izango da, ondorengo gai-ordenarekin:

    1.       Diru-kontuen egoeraren aurkezpena.
    2.       2019-2020 ikasturtean egindako jardueren balorazioa.
    3.       2020-21 ikasturterako jardueren aurreikuspena.
    4.       Zuzendaritza batzordeko karguak aukeratzea, 2020-2021 ikasturterako.
    5.       Eskaerak eta galderak

Zuzendaritza batzordeko karguak aukeratzeari dagokionez, gogoratuko dizuegu batzar orokorrean onartutako elkartearen estatutuetan jasotakoa. Batzar aurretik edo bitartean hutsik dauden karguak betetzen ez badira, batzarraren amaieran zozketa egingo da, beraz, eskertuko genizueke zuzendaritza batzordean parte hartu nahi duzuen gurasoei irailaren 22an baino lehen jakinaraztea. 

16. ARTIKULUA
Zuzendaritza batzordea osatzen duten karguak Batzar Orokorrean aukeratuko dira, eta bere iraupena 2 urtekoa izango da, berariaz baliogabetzen ez bada, eta berirro, beste deialdian aukeratuak ahal izango dira.
Urtero Zuzendaritza Batzordea osatzen duten kideen erdia berritzeko saiakera egingo da.
Karguak hutsik geratzekotan, aukeraketa- ordena hau izango da: azkeneko mailatik hasi, eta 2 urtekoen gelaraino, gurasoen izenen goranzko ordena alfabetikoan (ausaz ateratako letra batetik hasita). Batzordean ordezkaritzarik ez daukan maila bakoitzeko guraso bat izendatuko da.

Besterik gabe, eta batzarrean elkar ikusio dugulakoan

Adeitasunez,

Virgen de Oro Eskola Publikoko Guraso-elkartearen Zuzendaritza Batzordea