WEB ORRI BERRIA / NUEVA WEB

 WEB ORRIA ALDATU DUGU! Hemendik aurrera, Pagazuri IGEko informazio guztia HEMEN aurkituko duzu. Elkar ikusiko dugu! 


¡CAMBIAMOS DE WEB! A partir de ahora puedes consultar toda la información del AMPA Pagazuri  AQUÍ  ¡Nos vemos!

ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN HASIERAREN BERTAN BEHERA

Jakinarazi nahi dizuegu urtarrilean eskolaz kanpoko jarduerekin hasteko aukerari dagokionez, abenduan pasatutako galdetegien emaitzen arabera, oraingoz ez legokeela izena emanda nahikorik inongo jardueratako talderik osatzeko.

Koronabirusak eragindako egoera hobetu ahala eta gomendio berriak jaso ahala, eskolaz kanpoko jarduerei ekiteko aukera planteatuko genuke berriro.

Eskerrik asko zuen ulermen eta parte-hartzeagatik.

ESKOLAZ KANPOKO JARDUEREN PROPOSAMEN BERRIA

Ikasturte honetarako eskolaz kanpoko jardueren gaiaren berri izan dezazuen, jakinarazi nahi dizuegu ikastetxeko koronabirusaren aurrean jarduteko Protokolo Orokorra 2020-2021 ezagutu ondoren, jarduera-proposamen berri bat egin dela bizikidetza talde egonkorrak errespetatzen dituena. 

Horren berri izatean, ikastetxeko klaustroa ez dago jarduera horiek hastearen alde. Hala ere, proposamena Eskola kontseiluari (OOG) helaraziko zaio, eztabaida dezan, azken erabakia organo horren esku baitago.


OHIKO BATZAR OROKERRERAKO DEIALDIA

MURGIAKO VIRGEN DE ORO IKASTETXE PUBLIKOKO IKASLEEN GURASO-ELKARTEA


Murgian, 2020ko irailaren16an.

Familia agurgarriak,
Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egiten dizuegu. Batzarra izango da:

Irailaren 23an, asteazkena, lehenengo deialdia 15:30etan izango da eta bigarren deialdia 18:00etan. Zuiako  udalan izango da, ondorengo gai-ordenarekin:

    1.       Diru-kontuen egoeraren aurkezpena.
    2.       2019-2020 ikasturtean egindako jardueren balorazioa.
    3.       2020-21 ikasturterako jardueren aurreikuspena.
    4.       Zuzendaritza batzordeko karguak aukeratzea, 2020-2021 ikasturterako.
    5.       Eskaerak eta galderak

Zuzendaritza batzordeko karguak aukeratzeari dagokionez, gogoratuko dizuegu batzar orokorrean onartutako elkartearen estatutuetan jasotakoa. Batzar aurretik edo bitartean hutsik dauden karguak betetzen ez badira, batzarraren amaieran zozketa egingo da, beraz, eskertuko genizueke zuzendaritza batzordean parte hartu nahi duzuen gurasoei irailaren 22an baino lehen jakinaraztea. 

16. ARTIKULUA
Zuzendaritza batzordea osatzen duten karguak Batzar Orokorrean aukeratuko dira, eta bere iraupena 2 urtekoa izango da, berariaz baliogabetzen ez bada, eta berirro, beste deialdian aukeratuak ahal izango dira.
Urtero Zuzendaritza Batzordea osatzen duten kideen erdia berritzeko saiakera egingo da.
Karguak hutsik geratzekotan, aukeraketa- ordena hau izango da: azkeneko mailatik hasi, eta 2 urtekoen gelaraino, gurasoen izenen goranzko ordena alfabetikoan (ausaz ateratako letra batetik hasita). Batzordean ordezkaritzarik ez daukan maila bakoitzeko guraso bat izendatuko da.

Besterik gabe, eta batzarrean elkar ikusio dugulakoan

Adeitasunez,

Virgen de Oro Eskola Publikoko Guraso-elkartearen Zuzendaritza Batzordea